XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Neskaren uleak ilun-nabarreko zeru gorritasunaz bat egiten dau.
2. irudian gau betearen erdian dago.
Denpora bere handitasunean (gau bethea) espazioaz (gelatxo zuria) jabetu da neska bildurtuaren subkonszientean.
Neskaren ulea barik begiak zehazten jakuz orain; begi zabalak zabalago gau itzalaren bildurrez.
Paralelismo semantikoa formatan zehazten dan paralelismoa dogu:
Morfojoskera mailan:
1. ahap; 1. nehurtitza; 2. nehurtitza; 5. nehurtitza;
5. ahap; 1. nehurtitza; 2. nehurtitza; 5. nehurtitza .
Maila metrikoan:
Eta bost ahapaldi, bost nehurtitz ahapaldi bakoitzean... (nire lanean ikutuko ez dodazan hizkuntza barruko arazoak), armonia edertasuna, fintasuna (beharbada Miranderen estiloa definitzen nago) olerkietan zaintzen da errealitate krudelak horretarako biderik emon ez arren, edo errealitate krudelak horretarako biderik ez dauelako emoten.
Gertaera hau adierazteko gertaeraren momentura bertara eroaten jaku:
- Oraina erabiltzen dau gertaera kontatzeko; lehenaren barruan sartuta gagozala sentitzen dogu lehen hori.
- I. pertsonak momentuan sentidu ebazan inpresioak estilo zuzenean agertzen jakuz: .
Guzti honek tentsioa lortzen dau.
3. ahapaldian
Lagun bien arteko loturaren apurketa, apurketa metriko eta sintaktikoaren bidez ere adierazten da.
(Ez da bakarrik berben zentzunakaz jokatzen).
(Berben zentzunak, kasu honetan, euren lekuraketa sintaktiko eta metrikoagaitik indartu edo azpimarratu egiten dira).
Apurketa sintaktikoa (enkabalgamendua) .